XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euzkera

Euzkera, bere itzorrkun edoetimología'k argiro adiyerazten digun bezela, euzkotarren ele edo izkuntza bereziya da.

Bere egizko jatorriya ezda ezagutzen oraindik.

Izkuntza onen sorkera ain da ez-ezaguna eze, gai onetzaz zerbait ikasi nairik egiñalean aritu izan diran etxeko ta kanpoko jakintsuak gauza garbirik esan-eziñik lotu izan dira.

Azterrketa ontan nabaitu izan diranak: Michel, Chao, Bricharo, Beaudrimont, Mauh, Bonaparte, Quatrefages, Charencey, Vinson, Broca, Blade, Welster, Phillips, Gads, Pett, Ribary, Luchaire, Van Eys, Honelacque, Fita Aba, Fernandez Guerra, Anneman, Grimm, Schuchard eta gañerakoak Huxley'k esanikoa berritu baizik ezdute egin izan: Euzkera'k Ugarte de Isla izkuntza izan bearr duala.

Euzkera, euzko-abendaren elea da, ordea, eta ele edo izkuntza, Bluntschi jakintsuak adiyerazten digun bezela: erriyaren sortugauzarik omengarriyena, izakeraren azalpenik ziurrena ta bere jakintza edo cultura erabiltze eutsikorrena-da.

Edo gure Lopez-Mendizabal'darr Ixaka'k esaten digun bezela: Erri baten izkuntza bere gogai-eraingiya, bere gogoaren gizakunde-gogokorrtasuna, encarnación de espíritu esaten dana-da.

Orrengattik, euzkera euzko-gogoaren azalpena danez, naita-nayez abendaren gogora egotziya izan biarr du, orrela egizko indarra izan dezan.

Euzkera'ren zeingi-izakera (características) oargarriyenak, onetxek dira: argittasuna, bearrtasuna (precisión) bakuntasun-era (sencillez y orden), edo bi itzetan ezan da: bidezkotasuna ta ereskidetasuna (lógica y armonía) baizik ezdira.

Irizpide sakon au Campion jakittunak onela egiztutzen digu: Euzkera'ren egittura (estructura) ain arrigarriya da eze diyo Campion'ek bere mintzatzeko eratasun-aberatsa, bere elizti edo gramatikaren gerden eta bidekotasuna (diafanidad y lógica) Europa'ko beste izkuntza gustiyen gaindik agerrtzen zaizkigu.

Orobatasunak dizdiratzen du oarrgarriro beregan.

Iztegiyaren kidetasun bakoitza geiki bereziyaz mintzatzen zaigula.

Campion jaunaren iritxi au sendotzera ba'letorrkigu bezela, Elizalde'tarr Koldobika zanak (G. B.) onela itz egitten digu: Abenderri naiz izkuntza baten gizadi-malla (grado de personalidad) Euzkera'k beste inguruko izkuntzen-arrtian agerrtzen digun ezberdintasunaz neurrtu biarr ba'degu, egiz esan dezakegu, ta iñorrk gure esan gezurretziko digun beldurrik gabe: Europa'n ezdala ezagutzen euzko-abenderriya bezin abenderri edo nazionalidade bereziyagorik; bada Euzkera, bere eleak, ezdu ludiko edo munduko beste izkuntzekin iñolazko antzik, ez artu emanik, ez zer-ikusirik, eta gustiyetatik aberatsena dala ere arrigariro dakusgu.

Esan au egiztutzen digu Quatrefages'ek ere, esanaz: Euzko-elea ta euzko-abenda berezitzat bezela ezagutzen dira.

Euzkera Huxley'ren iritziz filósofo aundiyen buruauste edo desesperaziyoa-da.